Urriaren 24tik azaroaren 12ra izango da Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainaren 2020ko edizioa. Iaz bezala, produktu bikainez osatutako 3 saski dituzu aukeran eta, auzolanari esker, hauen balioaren %25 Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzara bideratuko da.
Baina aurten, elkartasuna biderkatu nahi dugu. Pandemiak eragindako nahas-mahasa dela eta, ikastolen jaialdiak eta Sortzenen jaia ezin izan dira egin eta Korrikarik ez dugu izango datorren udaberrian. Egoera honen aurrean ardura hartu nahi izan dugu eta, beraz, saski bakoitzeko 5 euroko ekarpen gehigarria eskatuko dizugu. Saski beltza eskatzekotan, 55€ ordainduko dituzu, trukean, saskiaz gain, Korrikaren katilua jasotzeko eta AEKri diru hori zuzenean bideratzeko, Korrika ez egiteak eragingo dion diru-galera arintzen laguntzeko. Saski berdea eskatzekotan, 65€ ordainduko dituzu, eta saskiaz gain, Seaskaren egutegia jasoko duzu eta Seaskari diru hori zuzenean bideratuko zaio, Herri Urrats ez egiteak eragin dion diru-galera arintzen laguntzeko. Saski zuria eskatzekotan, 75€ ordainduko duzu, saskiaz gain, D ereduaren haziak jasotzeko eta Sortzeni diru hori zuzenean bideratzeko, urteroko jaia ez egiteak eragin dion diru-galera arintzen laguntzeko.
19. Korrikaren mezuan Lorea Agirrek zioen bezala, "auzia ez da izan ala ez izan. No-lako edo halako izan. Kontua ez da hori. Kontua ekitea da. Egitea.Egiten duguna gara". Errigoraren oinarrian dago ekiteko asmo hori. Abiapuntutik, gure ekintzen jabe egiteko bide bat eskaini nahi izan dugu. Auzi guztietan, hala euskararenean nola elikadura-burujabetzarenean, komunitatearen osaketan edo herrigintzaren jardunean, izan beharko lukeena egiten saiatu gara. Nafarroa hegoalde eta erdialdearentzat txanda eskatu beharrean, periferia erdigunean jarri dugu. Euskararentzako nahi genukeena eskatzetik harago, nahi duguna ekartzeko saiakera egin dugu. Elikadura-burujabetzarako bide definitiboa marraztu ordez, geure bidezidorrak zabaldu ditugu. Arduraren aurrean eskuak garbitu beharrean, auzolanean zikindu ditugu.
Euskara plazan nahi baduzu kanpaina honetan parte hartzeko gonbita egiten dizugu. Sinplea da: izan dadin nahi genukeena guk geuk egin behar dugu. «Egiten duguna gara», lelo hutsa baino gehiago da; dei bat da. Saskiak eskatuta, ekintza txiki batekin helburu handien bila etortzeko proposamena.
Azaroaren 12ra arte (azken hau barne) izango da eskaerak egiteko aukera. Herriz herri presentziazko eskaerak egiteko aukera izango da, baina bizi dugun egoera dela eta, ohiko eskaera-puntu izan ohi diren taberna, elkarte eta bestelako toki asko itxita ditugu. Beraz, aurten inoiz baino gehiago, eskaera egiteko modu eroso eta eraginkorrena hemen bertan online egitea.
Goiko aldean nahi beste saski gehitu ondoren, eskaera-prozesua hasiko duzu. Eskaera bideratu ahal izateko, zure datuak (izen-abizenak, herria, telefono zenbakia eta posta elektronikoa) sartu beharko dituzu segidan.
Eskaera egitean saskiak jasotzeko gune bat aukeratu behar da. 200 herri baino gehiagotan banatuta, 700 gune daude orotara (ikus banaketa guneak). Gune bakoitzak saskiak jasotzeko egun eta ordutegi zehatzak ditu, eskaera egiterakoan ikusi ahal izango duzun bezala.
Ordainketa egiteko bi aukera izango duzu: online, txartel bidez ordainketa aurretiaz eginda utzi ahal izango duzu, baina, nahiago bazenu, saskiak jasotzean ordaintzea ere posible da. Hori bai, diru-kopuru zehatza eraman ezazu, badaezpada.
Banaketa-gunea aukeratzean zehaztutako egun eta orduetan joan beharko duzu saskien bila. Edonola ere, eskaera-prozesua amaituta e-mail bat jasoko duzu egindako eskaeraren berri emanez eta eskaeraren bila noiz joan behar duzun gogoraraziz.
Aurtengo kanpainarako hautatu dugun leloak dioen bezala, egiten duguna gara. 2013an kanpaina lehenengoz egin genuenetik, gure ekintzen jabe egiteko bide bat eskaini nahi izan dugu. Herritarren erantzuna txalogarria izan da eta, dagoeneko, 1.200.000 bat euro bideratu ditugu Tuterako, Lodosako eta Vianako ikastoleta, Erriberako AEK-ra eta hezkuntza publikoan D ereduko lerro berriak zabaltzeko Sortzen elkarteak abiatutako proiektuetara. Ezinbesteko ekarpena izan da zonaldean euskaldunak sortzen jarraitzeko. Tamalez, oraindik asko dugu egiteko eta, beraz, aurtengo kanpainak emango duen ekarpena zeregin horretara bideratzen jarraituko dugu.
Baina bide berri bat ere zabaldu dugu: euskara Nafarroa hegoalde eta erdialdeko plazara ekarri nahi duen egitasmo berria, Agerraldia. Zonaldeko euskaltzaleen indarrak metatzera, ilusio berriak piztera eta orain arte egin den lanari bultzada ematera dator Agerraldia, eta hori egin ahal izateko kanpainak sortzen duen diru-ekarpenaren zati bat jasoko du. Ekarpenaren bidez, bizitzako esparru guztietara euskara ekartzeko ekintza-agenda zabala osatuko du urtero, aurten lehenengoz.
Agerraldiari buruz informazio gehiago: agerraldia.eus.
Gainera, aurtengo elkartasun-proposamen bereziari esker, saskiko 5€ gehigarri emango zaizkie AEK-ri, Seaskari eta Sortzeni, Korrika, Herri Urrats eta Sortzenen jaia ez egiteak eragingo dien diru-galera arintzen laguntzeko.