lurra, sua, ura, herria

lurra, sua, ura, herria

Basoak, zereal-lurrak, olibadiak, mahastiak… Nafarroan inoiz erregistratutako sute handienek 15.000 hektarea inguru kiskali dituzte ekainean. Zalantzarik gabe, hondamendia izan da gure lurrentzat, baina suhiltzaile, basozain, nekazari, abeltzain eta herritarren arteko auzolana erabakigarria izan da erabateko tragedia sahiesteko. Herritarren ordua dela sinetsita, diru-bilketa abiatu dugu, uztailaren 15era arte, auzolanak etenik izan ez dezan. Unearen larritasuna ulertuta, Errigorak 10.000 euro jarri ditu, eta euskal herritarrei haien ekarpena egiteko eskatu nahi diegu, nork bere ahalaren neurrira, lurra bestela kudeatuko duten proiektuak sustatzeko. Atera dezagun txarrenetik onena; izan daitezela errautsak ongarri.

EGIN EKARPENA

Zertarako erabiliko da dirua?

Lurrarekiko begirunez jardungo duten ereduak sustatu nahi ditugu, aurtengoa izan dadin, betiko, Nafarroan inoiz piztu den suterik handiena. Nagusiki, bi lan-ildo jorratu nahi ditugu:

1. Suteak zabaltzea zailtzeko eta herriguneak babesteko suebaki berdeak sortu nahi ditugu.

2. Abeltzaintza estentsiboa sustatu nahi dugu, ganadua izan dadin suhiltzaile eraginkorrena.

Nork kudeatuko du dirua?

Diruaren erabilpen zehatza adosteko ondorengo kideez osatutako mahaia osatu dugu:
1. Mirian Otxotorena (CPAEN-NNPEK)
2. Mikel Tabar (Tafalla-Zagozaldeko basozaina)
3. Victor Rubio (suhiltzailea)
4. Patxiku Irisarri (EHNE-Nafarroa)
5. Juan Carlos Castillo (Azkoiengo alkatea eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren lehendakaria)
6 Imanol Ibero (nekazaria eta Errigorako kidea)

Ekarpena egiteko 2 bide:

Txartelarekin

Egin zure ekarpena une honetan bertan, banku-txartel bidez:

Diru-sarrera egin

Egin diru-sarrera ondorengo kontura:

ES61 3035 0042 94 0421091052