U R R I A K 2 5 - A Z A R O A K 1 4
5 URTE
EUSKARARI
PUZKA
saski-zuria-slide.jpg
saski-beltza-slide.jpg

Azken berriak

Kanpaina komunikabideetan

Errigoraren oinarria auzolana da. Auzolanean zabaltzen da kanpaina herriz herri. Auzolanean jaso eskaerak. Auzolanean osatzen dira saskiak eta auzolanean banatzen dira. Baina hamaika komunikabide ere badira, kanpaina lau haizetara zabalduz, auzolan erraldoi honen parte.
Irakurri

Auzolanetik auzolanerako erronka: eskatu zurea eta komentzitu bestea

Nafarroa hegoaldeko zein Euskal Herriko hamaika txokotako dozenaka lagun bildu gara gaur Ablitasen, auzolanean, milaka saski osatzeko. Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainaren bidez azken bost urteetan 800.000€ bideratu dugu zonaldean ahobizi eta belarriprestak sortzeko ahaleginera eta, aurrerantzean ere, lan horretan jarraitu nahi dugu. Horretarako, baina, gaur egindako saskiei jabea topatu behar zaie eta, kanpainaren azken txanpan sartzera goazlea, auzolanetik auzolanerako deia egin dugu: «eskatu ezazu saskia, bai, baina komentzitu ezazu Errigoraren saskirik inoiz eskatu ez duen ezagun, lagun edo senide bat berak ere eska dezan».
Irakurri

5. urteurreneko udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak

Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainaren bidez 800.000€ bideratu dira dagoeneko zonalde zigortuko ikastolak eta AEK indartzera eta, Sortzen elkartearen bidez, sare publikoan D ereduko taldeen sorrera sustatzera. Hala ere, oraindik Nafarroa hegoaldean euskarak dituen erronkak oso handiak dira eta inoiz baino garrantzitsuagoa da urriaren 25etik azaroaren 14ra saskiak eskatu eta denon artean putz egitea gure hizkuntzak hegan egin dezan.
Irakurri

Errigora: 5 urte euskari puzka

2013tik 2018ra 800.000€ bideratu ditugu Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara. Errigoraren sorreratik 5 urte igarota eta #EUSKARARIpuzka kanpainaren atarian (urriaren 25etik azaroaren 14ra izango da), atzera begiratu nahi izan dugu diru horrek zertarako balio izan duen ikusteko. Mila esker eta zorionak hau posible egin duzuen guztioi!
Irakurri

6.500 sukalde gara!

Errigoraren komunitatea sendotuta irten da udaberriko kanpainatik: Euskal Herriko 6.500 bat sukaldetara helduko da zubi bat Nafarroa hegoaldetik, eskutik eskura ia 93.000 litro olio eta 207.000 ontzi kontserba banatzeko.
Irakurri

Orriak

Newsletter

Jaso ezazu gure kanpainen gaineko informazioa zure emailean!

Errigora2018 feed-rako harpidetza egin