+ESKATU SASKIA(K) HEMEN+
Eskatu saski beltza ala zuria (edo biak) eta eman Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari %25
 +        SASKI BELTZA        +

PRODUKTUAK ETA EKOIZLEAK:

Zainzuri zuriak (Iturri, El Agricultor edo Larrinaga)

Orburu-bihotzak (Ebron edo Maria Jesus)

Pikillo piper osoak (El Escolar edo El Agricultor)

Ardo beltz ekologikoa (Azpea, Lezaun edo Mendiko)

Ozpin ekologikoa (Mendiko edo Lezaun)

Melokotoia almibarrean (Almanaque)

Oliba-olio birjina estra (Bardea, Castillo de Ablitas, Ekolo, La casa del aceite edo Biosasun)

Mahats-zuku ekologikoa (Ekolo)

Potxak (Maria Jesus)

Tomate frijitua (Pedro Luis)

Almendrak (Ablitasgo kooperatiba)

Borraja ekologikoa (La Churta)

Piper txorizero mamia (Gobeiaberri)
saski beltza
 +        SASKI ZURIA        +

PRODUKTUAK ETA EKOIZLEAK:

Zainzuri zuriak (Iturri, El Agricultor edo Larrinaga)

Orburu-bihotzak (Ebron edo Maria Jesus)

Pikillo piper osoak (El Escolar edo El Agricultor)

Ardo beltz ekologikoa (Azpea, Lezaun edo Mendiko)

Ozpin ekologikoa (Mendiko edo Lezaun)

Zainzuri krema (Iturri)

Pasta ekologikoa (Martinelli)

Arroza (El Alcaraván)

Teilak (Monasterio de Cascante)

Ardo- eta kanela-pastak (Urrutia)

Txokolatezko cookieak (El Molinero)

Piperrada (Almanaque)

Pikillo saltsa (Maria Jesus)
saski zuria
EPEA
Urriak 25 - Azaroak 14
SALNERURRIA
50€ saski bakoitzak
BANAKETA GUNE GUZTIAK

5 urte joan dira Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina lehenengoz egin genuenetik. AEK, Ikastolen Elkartea, Sortzen, Zazpiak Bat eta Errigora batuta. Euskara, elikadura-burujabetza, auzolana eta Nafarroa hegoaldea lotuta.

Ideia sinplea zen: Nafarroa hegoaldeko baratzaren uztarekin saskiak osatu eta jasotako diruaren %25 zonalde zigortu honetan euskara hauspotzeko erabili. 2013an 8.000 saski baino gehiago eskatu ziren eta azken bi urteetan 14.000 banatzera iritsi gara.

Goiko bideoan ikus daitekeenez, urteotan Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara bideratu ditugun 800.000 euroei zuku handia atera zaie, baina guztion artean herri honi egin diogun ekarpena ezin da eurotan neurtu. Euskal herriak eta herritarrak elkarrengana hurbiltzeko ahala, ekoizle eta kontsumitzaileen arteko indar batuketa edo auzolanak ematen duen bizipoza ezin baitira zenbatu.

Hala ere, orain artekoa bidearen hasiera baino ez da izan. Egin duguna baino askoz gehiago dugu egiteko eta lortu duguna baino askoz gehiago lortzeko. Jarrai dezagun euskararentzat dirua zenbatzen eta herriarentzat ekarpen kontaezinak pilatzen!

5 urte iruditan