+ESKATU OLIOA ETA KONTSERBA-SORTAK+
Egin eskaera martxoaren 7tik 22ra.
apirilean olioa
Olioa eta kamisetak apirilean jasoko dituzu. Ordainketa ere orduantxe egingo duzu.
OLIBA-OLIO BIRJINA ESTRA
LA CASA DEL ACEITE | CASTILLO DE ABLITAS
olio konbentzionala
5 LITROKO BIDOIA
22€
OLIBA-OLIO BIRJINA ESTRA EKOLOGIKOA
LA CASA DEL ACEITE | BIOSASUN | ENARA (EKOLO) | BARDEA
olio ekologikoa
5 LITROKO BIDOIA
32€
BARIETATE-SORTA
olio barietate lotea
5 LITROKO 4 BIDOI
Pikual konbentzionala, Enpeltre konbentzionala, Arbekina ekologikoa eta Arroniz ekologikoa
108€
KAMISETAK
kamisetak
Algodoizko kamiseta
Haurrentzako (morea) eta helduentzako 2 eredu (gris ilunak)
5€
ekainean kontserbak
Kontserba- eta arroz-sortak ekainean jasoko dituzu. Kasu honetan ere, ordainketa loteak jasotzean egingo duzu.
ARROZ ZURIA
KONBENTZIONALA EKOLOGIKOA
ALCARAVAN ALCARAVAN
arroza
1KG-KO 12 PAKETE

Lido arroza (konbentzionala) eta borobila (ekologikoa)
21€ 42€
PIKILLO PIPERRAK
KONBENTZIONALAK EKOLOGIKOAK
ITURRI | EL AGRICULTOR | EL ESCOLAR ITURRI | LA CHURTA | EBRON
pikillo piperrak
425ML-KO 12 ONTZI 250ML-KO 12 ONTZI
32€ 36€
ZAINZURIAK
KONBENTZIONALAK EKOLOGIKOAK
EL AGRICULTOR | LARRINAGA | ITURRI | EL ESCOLAR LA CHURTA | ITURRI | EL ESCOLAR
zainzuriak
425ML-KO 12 ONTZI 370ML-KO 12 ONTZI
43€ 45€
ORBURUAK
KONBENTZIONALAK EKOLOGIKOAK
MARIA JESUS | EBRON EBRON
orburuak
720ML-KO 12 ONTZI 720ML-KO 12 ONTZI
45€ 77€
BARAZKI-MENESTRA
KONBENTZIONALA EKOLOGIKOA
MARIA JESUS | ALMANAQUE EBRON
barazki-menestra
720ML-KO 12 ONTZI 720ML-KO 12 ONTZI
39€ 64€
POTXAK
KONBENTZIONALAK EKOLOGIKOAK
MARIA JESUS ALMANAQUE
potxak
720ML-KO 12 ONTZI 720ML-KO 12 ONTZI
22€ 29€
TOMATE FRIJITUA
KONBENTZIONALA EKOLOGIKOA
PEDRO LUIS LA CHURTA | ENARA
pikillo piperrak
370ML-KO 12 ONTZI 370ML-KO 12 ONTZI
15€ 17€
KREMAK
KONBENTZIONALAK EKOLOGIKOAK
PEDRO LUIS PEDRO LUIS
kremak
500ML-KO 12 ONTZI

Barazki-, kalabaza-, porru- eta brokoli-kremak
19€ 24€

5 URTE

MAITE DUGUNA ELIKATZEN

5 urte joan dira Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainaren lehen ediziotik. Ordutik 240.000 litro olio eta 700.000 ontzi kontserba baino gehiago banatu ditugu eta, iazkoan, 6.500 sukaldetan egin genuen bat kanpainarekin. Baina, zenbakietatik harago, maite duguna elikatzea da kanpaina honen balio nagusia. Eskatu Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta kontserba zein arroz-sortak martxoaren 7tik 22ra eta elikatu ezazu maite duzuna, zeuk ere.

 

5 urte bertakotasuna elikatzen

5 urte daratzamagu, urruneko produktuak gure sukaldeetara ekarri eta bertako produktuak urruneko sukaldeetara eraman ordez, tokiko produktuak gurean merkaturatzen. Izan ere, zertarako ekarriko ditugu zainzuriak antipodetatik hemen bertan primerakoak baditugu? Edo, zertarako joango gara inora gure produktuak saltzera hemen bertan haien gosez dagoen milaka kontsumitzaile arduratsu badugu?

5 urte, beraz, karbono aztarna murriztu eta paisaia mantentzeko bidean. Ekonomia bertokiratu eta lehenengo sektorea eta tokiko elikagaien industria txikia bultzatzeko pausuak emanez. Eta, nola ez, euskal lurraldeen arteko harremanak elikatzen.

 

5 urte auzolana elikatzen

5 urte daramatzagu auzolana balioan jartzen, gauzak bestela egin daitezkeela frogatuz. Borondatezko lanean oinarritutako sareak ehuntzen, ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko distantzia laburtuz eta alde bientzat prezio zuzenak adostuz. Izan ere, ezin dugu ahaztu kasu honetan milaka hatz daudela #ESKUTIKeskura.

 

5 urte burujabetza elikatzen

5 urte daramatzagu, beste era batean ekoizteko, beste era batean kontsumitzen. Berandu baino lehen gure elikadura-sistemaren gaineko erabakiak hartzeko gai izan gaitezen pausu txikiak emanez eta, bide horretan, nekazarien eta elaboratzaileen arteko harremana sustatzen.

 

5 urte komunitatea elikatzen

Ekoizle arduratsuak, kontsumitzaile arduratsuak, euskaltzale borrokatuak, herrigintzako lagun nekaezinak… 5 urte daramatzagu desberdinen arteko harremanak elikatzen eta komunitate anitza trinkotzen. Zubigintzan, batzuen grinak besteen egiteko.

 

5 urte maite duguna elikatzen kartela