+ESKATU OLIOA ETA KONTSERBA-SORTAK+
Egin eskaera martxoaren 6tik 20ra.
apirilean olioa
Olioa apirilean jasoko duzu. Ordainketa ere orduantxe egingo duzu.
OLIBA-OLIO BIRJINA ESTRA
LA CASA DEL ACEITE | CASTILLO DE ABLITAS
olio konbentzionala
5 LITROKO BIDOIA
23€
OLIBA-OLIO BIRJINA ESTRA EKOLOGIKOA
LA CASA DEL ACEITE | BIOSASUN | ENARA (EKOLO) | BARDEA
olio ekologikoa
5 LITROKO BIDOIA
34€
BARIETATE-SORTA
olio barietate lotea
5 LITROKO 4 BIDOI
Pikual konbentzionala (5l), Enpeltre konbentzionala (5l), Arbekina ekologikoa (5l) eta Arroniz ekologikoa (5l)
114€
ekainean kontserbak
Kontserba-sortak ekainean jasoko dituzu. Kasu honetan ere, ordainketa loteak jasotzean egingo duzu.
PIKILLO PIPERRAK
KONBENTZIONALAK EKOLOGIKOAK
ITURRI | EL AGRICULTOR | EL ESCOLAR ITURRI | LA CHURTA | EBRON
pikillo piperrak
425ML-KO 12 ONTZI 250ML-KO 12 ONTZI
32€ 36€
ZAINZURIAK
KONBENTZIONALAK EKOLOGIKOAK
EL AGRICULTOR | LARRINAGA | ITURRI | EL ESCOLAR LA CHURTA | ITURRI
zainzuriak
425ML-KO 12 ONTZI 370ML-KO 12 ONTZI
43€ 45€
ORBURUAK
KONBENTZIONALAK EKOLOGIKOAK
MARIA JESUS | EBRON EBRON
orburuak
720ML-KO 12 ONTZI 72ML-KO 12 ONTZI
45€ 77€
BARAZKI-MENESTRA
KONBENTZIONALA EKOLOGIKOA
MARIA JESUS | ALMANAQUE EBRON
barazki-menestra
720ML-KO 12 ONTZI 720ML-KO 12 ONTZI
39€ 64€
POTXAK
KONBENTZIONALAK EKOLOGIKOAK
MARIA JESUS ALMANAQUE
potxak
72ML-KO 12 ONTZI 720ML-KO 12 ONTZI
22€ 29€
TOMATE FRIJITUA
KONBENTZIONALA EKOLOGIKOA
PEDRO LUIS LA CHURTA (FRIJITU GABEA) | ENARA
pikillo piperrak
370ML-KO 12 ONTZI 370ML-KO 12 ONTZI
15€ 17€
KREMAK
KONBENTZIONALAK EKOLOGIKOAK
PEDRO LUIS PEDRO LUIS
kremak
500ML-KO 12 ONTZI

Barazki-, kalabaza-, porru- eta brokoli-kremak
19€ 24€

ZUBI BAT SUKALDERA

Sukaldean batzen gara. Sukaldean prestatzen dugu janaria; sukaldean egiten ditugu otorduak; sukaldean aritzen gara solasean. Sukaldeko mahaiaren inguruan konpartitzen ditugu kontu txikiak eta ospatzen ditugu egun handiak. Sukaldea da etxeko erdigunea. Sukaldea da familiaren sorlekua. Sukaldea da jendartearen lehen ataria.

#ESKUTIKeskura sukaldearen eremu partikularra gainditzeko proposamena da. Sukaldera zubi bat sartzeko formula bat, eta sukaldetik zubi bat irtetekoa. Norbere sukaldea gainerakoekin lotzeko bidea. Errigoraren inguruan sortu dugun komunitatearekin bat egiteko era.

 

Zubi bat sukaldera, Errigoraren komunitatearekin bat egiteko

Zubi bat sukaldera, desberdinak izanagatik, gure berdinak diren milaka familia gure mahaira ekartzeko. Zubi bat sukaldetik Lodosako pikillo piper soroak usaintzeko eta Cascanteko olio-errotako langileei eskutik heltzeko. Zubi bat sukaldera, herriz herri auzolanean ari garen boluntarioei baso bat ur eskaintzeko.

 

Zubi bat sukaldera, zubiaren beste aldekoekin batera amesteko

Elikagaiak milaka kilometrora dauzkagun lurretatik ekarri ordez, bertokoaren aldeko apustua egiten duen Euskal Herria amesteko. Gure elikadura beharrei erantzuteko gai den herria amesteko. Merkatuaren logika eroari ihes egin eta ingurumena errespetatzen duen nekazaritza-ekoizpen eta banaketa-eredua amesteko. Nafarroa hegoaldearen berreuskalduntzearekin amesteko.

 

Zubi bat sukaldera ohitura sanoak sartzeko

Arduraz kontsumitzeko: bertakoa, kalitatezkoa eta osasuntsua. Arduraz ekoizteko: bertako lehengaiekin, langileak errespetatuz eta ingurumena zainduz. Arduraz elkartrukatzeko: auzolanean, euskaraz eta alde bientzako bidezko prezioan.

 

Zubi bat sukaldera bizipoza ekartzeko

Auzolanari gure atea zabaltzeko eta auzolankideei aulki bana ateratzeko, irribarreak gure ezpainetarainoko bidea egin dezan. Sukaldeko pantailako pixelezkoen ordez, haragizko pertsonekin harremana egiteko.

 

Zubi bat Nafarroa hegoaldeko produktuak gure sukaldera heltzeko

Oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak, ekologiko zein ez ekologikoak, euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan hel daitezen, gainera. Despentsa urte guztirako betetzeko intentzioz. Keinu txiki batekin komunitate handi eta askotariko baten parte sentitzeko zirraraz.

 

zubi bat sukaldera kartela