Auzolana Ablitsen

120 lagun baino gehiago batu gara gaur Ablitasen, auzolanean saskiak prestatu eta, bide batez, herrialde eta eskualde desberdinetako euskaltzaleok elkar ezagutzeko. Kutxak prest, datorren astean guztiok jasoko ditugu Nafarroa hegoaldeko produktu bikainak.

Egun ederra gaurkoa. Goizeko 9:00etan hasi eta arratsaldeko 17:00ak arte auzolan ariketa polita burutu dugu Euskal Herriko eskualde ezberdinetatik hurbildutako hamarka lagunek: Leitza,Iruñea, Atarrabia, Tutera, Lodosa, Arroniz, Allo, Castejon, Laudio, Bergara,Lekeitio, Bilbo, Donostia, Lasarte, Soraluze, Eibar,Ea, Oiartzun, Bakio...

Zoragarria izan da. Eskerrik asko etorri zareten guztioi eta laster arte!

Leave a comment

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.