1. ZE IRIZPIDEREN ARABERA AUKERATZEN DIRA EKOIZLEAK?
    • ERRIGORA bezalako ekimen batekiko jarrera irekia izatea.
    • Ezinbestekoa da bai produkzioa zein elaborazioa nafar hegoaldean egitea. adib: bai zainzuria zein zainzuria kontserbaratzeko prozesua bertan egitea.
    • Beren ingurunean modu positiboan eragiten dutenak izatea: tratu zuzena eta egokia nekazariekin.
    • Kooperatiba eta partikularren arteko oreka bat lortzen saiatzen gara.
    • Pastela ahalik eta banatuen egoteko erronka dugu
    • Urtez urte erreferentzia berriei lekua egiteko asmoa dugu
    • Nafarroa hegoaldeko eskualde ezberdinetako ekoizpenak aintzat hartzea.
    • Irizpide agroekologikoak garrantzitsuak dira:
      • Botikarik ez edo ahalik eta gutxien erabiltzen dituztenak
      • Zuzenean nekazariari edo elaboratzailearekin harremana izatea
      • Gertutasuna

     

  2. ZE IRIZPIDEREN ARABERA AUKERATZEN DIRA PRODUKTUAK?
    • Nafar hegoaldeak propio dituenak, errepresentatiboak direnak.
    • Nafar hegoaldean edukita, gero ta gehiago urrunetik ekartzen direnak.
    • Euskal Herriko gainontzeko eskualdetan normalean aurkitzen ez direnak.
    • Elaboratuak eta posible den heinean elaboratugabeak.

     

  3. NOLA SARETZEN DA ERRIGORA
    • Herririk herri ezagunen ezagunekin edota lagunen lagunekin.
    • Euskal Herria txikia da eta herri guztietan dago herri mugimenduan sinisten duenik: Euskaltzaleak, elikadura arduratsua bultzatu nahi dugunok…
    • Oso zabala dugu saretzea: Langileak, euskara teknikariak, tabernariak, gurasoak...