+ESKATU SASKIA(K) HEMEN+
Eskatu saski beltza ala zuria (edo biak) eta eman Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari %25
 +        SASKI BELTZA        +

PRODUKTUAK ETA EKOIZLEAK:

Zainzuri estra lodiak (Iturri, El Agricultor edo Larrinaga) Orburu-bihotzak (Ebron edo Maria Jesus)

Pikillo piper osoak (El Escolar, Iturri edo El Agricultor)

Ardo beltz ekologikoa (Azpea, Lezaun, Mendiko edo Bagordi)

Ozpin ekologikoa (Mendiko edo Lezaun)

Melokotoia almibarrean (Almanaque)

Oliba-olio birjina estra (Bardea, Castillo de Ablitas, Ekolo, La casa del aceite edo Biosasun)

Mahats-zuku ekologikoa (Ekolo)

Potxak (Maria Jesus)

Aran-marmelada (Pedro Luis)

Almendrak (Ablitasgo kooperatiba)

Kardu ekologikoa (La Churta)

Pikillo saltsa (Maria Jesus)
saski beltza
 +        SASKI ZURIA        +

PRODUKTUAK ETA EKOIZLEAK:

Zainzuri estra lodiak (Iturri, El Agricultor edo Larrinaga) Orburu-bihotzak (Ebron edo Maria Jesus)

Pikillo piper osoak (El Escolar, Iturri edo El Agricultor)

Ardo beltz ekologikoa (Azpea, Lezaun, Mendiko edo Bagordi)

Ozpin ekologikoa (Mendiko edo Lezaun)

Melokotoia almibarrean (Almanaque)

Pasta ekologikoa (Martinelli)

Arroza (El Alcaraván)

Teilak (El Molinero edo Monasterio de Cascante)

Patxaran-pastak (Urrutia)

Molineritoak (El Molinero)

Tomatea olioarekin (Pedro Luis)

Pikillo piper mamia (Gobeiaberri)
saski zuria
EPEA
Urriak 26 - Azaroak 14
SALNERURRIA
50€ saski bakoitzak
BANAKETA GUNE GUZTIAK

Herrilana ekitea da. Egitea. Eraikitzea.

Ez da ahal dugun galdetzea; ahalduntzea da. Ez da lo egitea; amets egitea da. Ez da praktiketan aritzea; ariketa praktikoa da.

Herrilana zubigintza da. Zeharkakotasuna. Aniztasuna. Elkartasuna.

Ez dauka jaberik; burujabe izatea da. Ez dauka hierarkiarik; bihurri izatea da. Ez dauka preziorik; balio handia dauka.

Herrilana herria egitea da. Sarea. Lagunartea. Komunitatea.

Ez da marka bat; marka uzten du. Ez da itxura-aldatze ariketa bat; eraldatu egiten du. Ez da aisialdi-pack bat; bizipoza ematen du.

Herrilana auzolana da. Elkarlanean ikastola bat eraikitzea. Haurreskola bat. Euskaltegi bat. Errigora bera.

herrilana